XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Patxik irabaz dezala!

Halako batean, txirrinak jo zuen eta bazkalorduko atsedenaldia amaitu egin zen.

Une hartan, eguzkia agertu zen.

Zilar koloreko laino batzuen atzetik irten zen disdiska eta patio osoa argi-argi utzi zuen.

Putzuak apurka-apurka desagertu egin ziren.

Eskolaurrekoen patioko hormaren tarte bustiak lehortu egin ziren.

Eta teilatuek ñir-ñir egiten zuten, ispiluek bezala, eguzkiaren izpiak isladatuz.

Marta andereñoak leihotik begiratu zuen eta buruari eragiten hasi zen, sinetsi ezinik.

Gero, umeei zuzendu zitzaien:

- Utzi egiten ari zaretena eta jaso gauza guztiak.

- Atsedenaldia amaitu da, baina berdin dio.

- Kanpora joango gara, euria hasi baino lehen.

Umeek ezin zuten sinetsi entzuten ari zirena.

Andereñoak ia beti betetzen zuen ordutegia, (...)